TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Abian dugu SARETZEN proiektua: datu-kazetaritza EiTBrekin elkarlanean

EITBk eta TOKIKOMek Saretzen proiektua jarri dugu abian, elkarrekin datu kazetaritza jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko. Egitasmoaren helburua da datu kazetaritza elkarrekin eta elkarlanean lantzea, BBCren eta Erresuma Batuko dozenaka tokiko hedabideren Local News Partnership ereduari jarraituz. Azaroaren 29an, asteartean, kaleratuko da elkarlan honen lehen emaitza EITBren eta TOKIKOMen medioetan. Euskal Herriko …

Lan eskaintza: zuzendari komertziala

Talde komertzialaren lana indartzen jarraitzeko, TOKIKOM zuzendari komertzial baten bila dabil. Idealena sormen eta dinamismo handiko pertsona bat litzateke, taldea dinamizatzeaz gain, bezeroentzako eskaintza eta produktu berriak sortzeko ahalmena duena. Hona profilaren nondik norakoak. Interesatuek Irailaren 23ra arte bidal ditzakete curriculumak infotokikom.eus helbidera. Sektorea Euskarazko komunikazio-enpresen taldea Enplegu mota Lanaldi osoa Esperientzia Erdi mailako arduraduna …

Toki komunikabideak euskararen aldeko aktibazio sozialean

TOKIKOMeko presidenteak, Iban Arantzabalek, hizlari gisa parte hartu du Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroetan, Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak jardunaldian, Iruñeko Laba proiektuko Yasmine Khrisekin eta Errenteriako Lau Haizetara elkarteko Mikel Azkaraterekin batera. Ibanek euskarazko toki komunikabideen herri ekimeneko izaera azpimarratu du, eta euskalgintzarekiko lotura estua. Euskararen erabilera ez ezik, demokrazia soziala sustatzeko …