Ikusi hemen sari banaketa ekitaldiko bideo guztiak.

Sari banaketa

Urtero bezala, toki komunikabideetan argitaratutako lanik onenak saritu genituen hasteko. Eta ez zen aukeraketa erraza izan!

Maldito Bulo

Maldito Buloko koordinatzaileak, Laura del Rio Leopoldok, ekimena aurkeztu eta albiste faltsu eta zurrumurruen auziaren kokapen orokorra egin zigun.

ZAS

Irantzu Jauregik EAEko zenbait erakunde publiko eta eragile sozial batzen dituen Zurrumurruen Aurkako Sarea aurkeztu zigun.

Topagunea

Euskaltzaleen Topagunetik, Mikel Ozaitak euskaltzaleen mugimenduak kultur aniztasunaren inguruan egindako gogoeta aurkeztu zuen.

Esperientziak: Geuria

Basauritik bertatik, Geuriako lagunek Hiru buruko Munstroa dokumentala egitean bizi izandakoa azaldu zuten.

 

Urumeako Kronika

Batzuetan, irakurleak beraiek dira komunikabidea engainatzen saiatzen direnak. Halaxe kontatu zigun Leire Goñik, Urumeako Kronikatik.

Aiurri

Sare sozialen eraginez, garrantzirik gabeko anekdota bat eskandalu bihur daiteke. Toki komunikabideek agenda marka dezakete hori ekiditeko.

Mahai-ingurua

Zer jarrera, hutsune eta behar ditugu toki komunikabideek albiste faltsuen fenomenoaren aurrean? Mahai-inguru mamitsua izan genuen eguna amaitzeko.

Antolatzailea

Laguntzailea

Babesleak