Esther Alonso (eldiario.es)
Esther Alonso Marketin eta Kidetza programaren zuzendaria da elDiario.es-en, eta duela 6 urtetik dihardu bertan. 20 urte baino gehiagoko lan-esperientzia du nazioartean, eta bere ibilbide gehiena kausa sozialak sustatzera bideratu du, hala nola haurren pobrezia, hezkuntza edo osasun publikoa. Aditua da estrategia digitaletan, berrikuntza sozialean, eraldaketa digitalean, marketin sozialean, funtsen bilketan eta kanpainen diseinuan.
elDiario.es-en kidetza programaren estrategia definitzeko eta gauzatzeko ardura du, kide berriak eta erabiltzaile erregistratuak eskuratzetik hasi eta konbertsio eta atxikipen estrategietaraino. Halaber, parte-hartze digitaleko ekimenak ezartzeko eta erabiltzaileen profil-sistema adimendunaren arduraduna ere bada. elDiario.es ekitaldien ekoizpena eta marketina ere koordinatzen ditu.
elDiario.es-en erregistratutako erabiltzaileen eta kideen komunitatea kudeatzen duen plataforma teknologikoa ere berak diseinatu eta ezarri du. CRM oso bat da, kideak eskuratu eta atxikitzeko behar diren funtzionalitate guztiak betetzen dituena.
Matthew Barraclough (BBC)
Matthew Barraclough BBCren Local News Partnerships egitasmoaren zuzendaria da. BBCko kazetaria izan da 1995. urteaz geroztik. Ingalaterrako ipar-ekialdean egin du lan batez ere, hainbat eginkizunetan: erreportari, programa-ekoizle eta, tarteka, BBC Tee-ko editorea Middlesbrough-en. Internet aurreko garaietan, Ceefax albiste-orriak idatzi eta argitaratu zituen, eta Interneteko lehen egunetan BBCko ziberkafe mugikorretako bat zuzendu zuen, alfabetatze digitala erakutsiz, eta irratsaioak ere egindakoa da.
2014ko udan, BBC News-eko zuzendari berriak jardunaldi bat antolatzeko eskatu zion, tokiko albisteen sektoreko eragile guztiak lehen aldiz biltzeko. Revival of Local Journalism ekitaldiaren ondoren, Matthew BBCk sortu zuen lan-taldean hasi zen zen lanean jardun osoz, denborarekin Local News Partnerships egitasmoa bilakatuko ziren ideiak garatzera.
Arno Schepers (Het Belang van Limburg)
Arno Schepers tokiko kirolen arduraduna da Belgikako Het Belang van Limburg egunkarian. 10 urte darama bertan lanean, eta bere ibilbidearen hasieratik erronka eta aldaketa askori aurre egin dio.
Une honetan, tokiko kirol guztiak lantzen dituzten freelance kazetariak eta argazkilariak koordinatzeko ardura du. Kazetaritza azkar aldatzen ari den heinean, gero eta ahalegin handiagoa egiten ari gara modu digitalean lan egiteko. Duela bi urtetik, HBvLko kazetariak 'lehendabizi digitala' filosofiarekin lan egiten dute: webgunea lantzen dute lehenengo, eta gero papera. Horrek asko aldatu die albisteak lantzeko eta eskaintzeko modua, eta kirol alorrean Tokiko Joko Olinpikoetan ikusi dute adibide perfektua.