Hona hemen TOKIKOM Sarien 2021eko edizioan Edorta Aranak, Maria Gonzalez Gorosarrik eta Amaia Pavonek osatutako epaimahaiak, eta publikoak bozka bidez, saritutako lanak. Gainontzeko finalistak, berriz, beste orrialde honetan ikus daitezke. (Egin klik edo ttap irudietan lanak osorik ikusteko).

Azalik onena. Guaixe: Uda Sakanan

Alde estetikotik txukuna eta bizia izateaz gain, Sakanako Guaixe astekariak udako zenbaki berezirako landutako azalak balio informatibo handia ere badu, eta primeran islatzen du eskualdeko mapa erreferentziala. Begi-kolpe batean ikusten da herri bakoitzean zer dagoen, eta bertako ondare natural eta kulturala oso modu bisualean islatzen da.

 

TOKIKOM Sariak 2021. Saritutako lanak 6

Ikus-entzunezkorik onena. GiTB, "Ateak itxi, leihoak ireki"

Goierri Irrati-Telebistak lan bikaina egin du, Covid19aren ondoriozko itxialditik urtebetera, orain hain urrun geratzen zaigun esperientzia kolektibo horren testigantza gordetzeko. Etxealdiko esperientziaren ikuspegi eta errelato zabala eskaintzen du, hainbat herritarren bizipenak eta oroitzapenak jasoz, estetika oso zainduarekin eta edukia hitzen bidez ez ezik, irudiak erabiliz ere transmititzeko ahalegina eginez. Gerora begira ere, dokumentu ederra da, etorkizuneko ikusleek jakin dezaten nola bizi izan den itxialdia bertatik bertara.

TOKIKOM Sariak 2021. Saritutako lanak 7

Edukirik onena. Geuria, "Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak”.

TOKIKOM Sariak 2021. Saritutako lanak 8Hego Uribeko Geuria hilabetekariak hainbat uztarketa interesgarri egin zituen, berak ere udako zenbaki berezian. Alde batetik gaia, hainbat fenomeno global (aldaketa klimatikoa, kontsumismoa, hirigintza) tokiko ikuspegitik lantzen. Lanketa horretan, gainera, kazetaritza genero ezberdinak eta informazio iturri anitzak ere uztartu ditu. Testuaren eta alde grafikoaren arteko oreka ere mimo handiz zainduta dago, bai eta online eta offline euskarrien artekoa ere: infografiak, ilustrazioak, argazkiak eta bideoak ez dira falta, ez eta paperezko edukia digitalarekin lotzeko QR kodeak.

Komunitatearen saria. Karkara. "Bandera da Orion"

TOKIKOM Sariak 2021. Saritutako lanak 9Sari hau publikoak erabaki du, internet bidezko bozketa egiteko galdetegi baten bitartez. Aukerarik bozkatuena, jasotako 373 bozken %25arekin, Karkara aldizkariak aurkeztutako “Bandera da Orion” portada ederra izan da.

Antolatzailea

Laguntzailea

Babesleak