TOKIKOMArtxiboa

Guaixe, Geuria, GiTB eta Karkara garaile 2021eko TOKIKOM Sarietan

TOKIKOM Sarien seigarren edizioko sari banaketa egin dute gaur Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan, TOKIKOMek antolatuta, EiTBren laguntzarekin, eta Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Bizkaiko zein Gipuzkoako Foru Aldundien babesarekin. Euskarazko komunikazioaren arloko 100 lagun inguru batu dira ekitaldira, eta bertan jarraitzen dute uneotan, nazioarteko adituekin batera hedabideen inguruko komunitateen sorkuntzaz eztabaidatzen. Kazetaritza lanen kalitatea Kazetaritza …

TOKIKOM Sariak 2021. Komunitatearen Saria bozkatzeko epea zabalik

Martxan dago TOKIKOM Sarien seigarren edizioa, toki komunikabideetan egiten den eta sarritan ezkutuan geratzen den kazetaritza lan aparta aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoz. Sariok TOKIKOMek antolatzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Bizkaiko zein Gipuzkoako Foru Aldundien babesarekin. Urtero  bezala, komunikazioaren munduko adituek osatutako epaimahai batek hiru sari emango ditu, azken urtean euskarazko toki komunikabideetan argitaratutako …

“Legeak euskal komunikazio sistema propio eta burujabea babestu behar du”

TOKIKOMen presidenteak, Iban Arantzabalek, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldietan parte hartu du gaur Bilbon, euskararen erabilera normalizatzeko EAEko legearen eragina eta baliagarritasuna aztertzeko, lege horren 40. urteurrenaren atarian. Arantzabalekin batera, euskal politika eta gizarteko puntako pertsonek hartu dute parte jardunaldian, administrazio publikoen, hezkuntzaren eta hedabideen sektoreak ordezkatuz. Besteak beste, EAEko lehen lehendakariordeak, Josu …