TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Elkartasuna El Vallenc, Francesc Fàbregas eta ACPCrekin

TOKIKOM, toki komunikabideen bateraguneak, azken orduotan Guardia Zibilak Kataluniako El Vallenc astekaria eta haren zuzendari eta Associació Catalana de la Premsa Comarcal-eko presidente Francesc Fàbregas-en aurka hartutako neurriak direla eta, honako hau adierazten du

  1. Elkartasun osoa adierazten diegula hala El Vallenc, nola haren zuzendari Francesc Fàbregas zein ACPC osoari. Hirurekin ere lankidetzan aritutakoa da TOKIKOM, eta ezin eskertuzko laguntza jaso du haiengandik. TOKIKOM osatzen dugun lagunok gure samina eta kezka ere adierazi nahi dugu gertakari larri hauen aurrean.
  2. Geure egiten dugula ACPCk egin berri duen adierazpen eta eskaria:
    1. Begirune handiena informazio eta adierazpen askatasunei
    2. Erredakzio periodistikoek duten pribatutasn eta sekretu profesionalerako eskubideak errespeta daitezela
    3. Hiritar guztien errugabetasun presuntzioa eta, bereziki, Francesc Fábregasena errespeta dadila.
    4. Segurtasun indarrek eta botere judizialek era proportzionatuan eta pertsonen oinarrizko eskubideak errespetatuz joka dezatela.

Gertatutakoa zehatz-mehatz argitzen den bitartean, berriz ere gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu El Vallenc, haren zuzendariari, eta ACPC osoari.

Durango, 2017ko irailaren 9an

Guardia ZIbila, EL Vallenc-en Vallseko erredazkioko atea zaintzen. Argazkia: EL VALLENC

Guardia ZIbila, EL Vallenc-en Vallseko erredazkioko atea zaintzen. Argazkia: EL VALLENC

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.